XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

10. IZAR BIKOITZAK ETA IZAR ANITZAK

Olbers-en paradoxa argitzean esan genuenez Unibertsoa, finitua ala infinitua izan, gazteegia da zeruaren puntu guztiak argitsu ager dakizkigun.

Izan ere, norabide gehienetan astroak baino iluntasuna aurkitzen dugu.

Gure Galaxian gauden tokian gaudelako, ortzian ikusten ditugun izarren banaketa ez da uniformea, eta batzutan izar bikoteak ikusten dira elkarren ondoan, ia norabide berean.

Hauek dira izar bikoitz deitu ohi ditugunak.

Dena den, batzuei egokiago bitar deitzea iruditzen zaie, horregatik, sarritan, izen biak bereiztu gabe erabiltzen dira.

Izar bikoitz horietako bat Albireo (ampszlig; Cygni) izarra dugu, Cygnus konstelazioan adierazi ohi den beltxargaren buruan.

Begi hutsez +3,1 magnitudeko izar gorrixka bezala ikusten da, baina prismatikoak edo teleskopio txiki bat nahikoak dira bi izarrez osatutako sistema bat dela ikusteko. Osagaiak bereizteko Albireo A eta Albireo B deitzen zaie.